IV. Topaketa Musikalak gaur hasten dira

Txintxarri Aldizkaria 2008ko azaroaren 27a

Danok Kide Esperientzia eskolak 2008-2009 ikasturtea publikoari irekitako gizarte eta kultura ekintzak egiten ditu urtero eta Brigitarren komentuan egiten diren Topaketa musikalak dira lasarteoriarren artean abegi handien sortzen dutena.
Aurtengoa 4. urtea da, musika ardatz izanik, aurrekoetan instrumentu zein ahots doinuak entzun ahal izan dira.
Kurtso berriari hasiera emateko, gaur arratsaldeko 19:30etan ezohizkoa den bikote instrumentala dugu, flauta eta gitarra.
Bruno Claverie flautista eta Eduardo Baranzano gitarra joleak instrumentu bikote honetarako berezi idatzitako obrak eskainiko dituzte, hala nola, Bela Bartoken Errumaniar dantzak, Astor Piazzollaren Historia del tango edo Celso Machadoren Musicas populares brasileiras. •