Aldatz Hortz Klinikak Euskal Ligako lidergoa eskuratu du

Txintxarri Aldizkaria 2008ko aza. 27a, 01:00

Aldatz Hortz Klinika futbol taldea areto-futboleko Euskal Ligako liderra da. Aurreko asteburuan, Leioako Artaramo taldearen aurka lehiatu zen udal kiroldegian (5-0). Garaipen honekin Oskar Garciak zuzentzen duen taldea sailkapenaren buruan jarri da .

Lehen urtea da Aldatz Hortz Klinika taldeak areto-futboleko Euskal Ligan jokatzen duena eta aurreko asteburuan, bederatzigarren jardunaldian, Lagun Onak taldeari lider postua kendu zion.
Bilboko Lagun Onak taldea Meatzariren aurka jokatu duen partidan berdinketa besterik ez zuen lortu. Beraz, bilbotarren berdinketa eta lasarteoriarren garaipenari esker, oraindik 20 bat jardunaldi jokatzeko geratzen direnean, Oskar Garciaren taldea Euskal ligako liderra da.
Aldatz Hortz Klinikako jokalariek ez zuten arazorik izan Artaramo talde bizkaitarrari irabazteko.
Partida ez zen erraza izan, baina eroso lortu zuen garaipena, baita sailkapeneko lehen postua eskuratzeko behar zituzten puntuak lortu ere.
Igandean, Aldaz H.K. izenean jokatu zuen taldea ondorengoa da: Josu López, Urtxi Azpiroz (2), Iñigo Jaca, Roberto Pérez eta Joseba García hasierako taldea izan zen; Iñaki Francisco (1), Unai Matallana, Igor Baquerizo eta Ares González (2).

Ventanas ISU Leihoak

Areto futboleko Gipuzkoako Ligako 1go mailan mugimenduak izan dira aste honetan. Izan ere, Ventanas ISU Leihoak taldeak Bar Ignacio Hondarria taldeari 3-4 irabazterakoan, hondarribitarrek bigarren postua galdu dute eta Eneko Molinak gidatzen duen taldea postu bat aurreratu du. Honi esker, sailkapen taulan laugarren daude.
Partidu borrokatua izan zuten lasarteoriarrek eta azkeneko minutuak arte ezin izan zuten garaipena lortu.
Ventanas ISU Leihoak hasierako taldea: Gorka Arocena (Francisco Iglesias), Pablo Izquierdo (2), Roberto García, Javier Gómez (1) eta Mikel Goñi; Óscar Calvo, José Manuel Sánchez, Ander Calvo (1) eta Miguel Jiménez.•