Lasarte-Oria Kirol Elkarteko judoka infantilak eta kadeteak aurreko asteburuan Amurrion lehiatu ziren, txapelketa internazional batean. Gorka Aristegi entrenatzailearen hitzetan, "lortutako emaitzak oso onak izan ziren eta gure judokek oso maila ona erakutsi zuten."
LOKEko judo sailetik eskaini diguten informazioaren arabera, ondorengo sailkapenak lortu dituzte: neskek, Kiara Tobajas eta Amaia Curiel 2.postua lortu zuten; Josu Olmos eta Esteban Martinez lehenengo postuak eskuratu zituzten; Abayuba Gutierrez 2.na izan zen; Iñigo Matxain eta Mario Garrido hirugarren eta Yerai Garcia eta Imanol Gonzalez bosgarren postuan.
Entrenatzailea oso pozik agertu da LOKEko judokek Amurrion lortutako emaitzekin, "benetan oso emaitza onak izan ziren."
Gorka Aristegik aurreratu digunez, asteburu honetan Valladolidera bidaiatuko dira talde berdinarekin, bertan parte hartzeko.•