Celestino Riveraren lana Udaberri elkartean

Txintxarri Aldizkaria 2008ko abenduaren 1a

Celestino Riverak beste bi lan bukatu berri ditu. Hauetako bat Udaberri elkarterako egin duen armarria dugu, abenduaren 20ean, eguerdian, Ana Urchueguia alkateak jende aurrean aurkeztuko duena. Armarria hareharriz egina dago eta 28 egunetan egin duela adierazi digu Celestinok. Lehenik ere Riverak egindako egurrezko lana dute Udaberri elkartean, bazkideen izenak ezartzeko erabiltzen dena. Bestalde, hareharrizko beste lan bat ere aurkeztu digu, bertan hiru aingeru zizelkatu ditu. •