Ostarte elkartekoak Boliviako haurren alde

Txintxarri Aldizkaria 2008ko abenduaren 1a

Ostarte Elkartekoak haurrentzako jokoak antolatu zituzten larunbatean goizez eta arratsaldez hain zuzen ere Boliviako haurren aisialdirako diru laguntza lortzeko. Konkretuki helburua, 150 bat euro lortzea zen hango haurrak jolasteko jausgailu edo paraxut joko bat erosteko.
Eta hain zuzen ere horrelako jausgailu batekin aritu ziren jolasean Lasarte-Oriako haurrak. Bien bitartean herritarrek euren ekarpenak egin zituzten, El Alto herrian dagoen Utasako zentroari laguntzeko. Horrela, batetik herriko umeek ondo pasa zuten eta boliviarrek ondo pasa dezaten lagundu. •