Ez zen Underneed taldearen emanaldirik izan Kultur Etxean

Txintxarri Aldizkaria 2008ko abenduaren 1a

Aurreko ostiralean arratsaldeko 20:00etan Kultur Etxeko kafetegian Underneed taldeak eskaini behar zuen emanaldia azken orduan bertan behera geratu zen, abeslaria gaixotu egin zelako.
Xpression taldeak antolatzen ditu hamabost egunero kontzertuak kultur Etxean Lasarte-Oriako Gazteria sailaren laguntzarekin eta arduradunak adierazi digunez talde honen kontzertua hurrengo asteetan eskainiko da. •