... kantuz ariko zaizkit lurrean sartzian...

Txintxarri Aldizkaria 2008ko abenduaren 2a

Modu inprobisatu eta informalean, Mikel Laboaren abestien letren aukeraketa bat egin ondoren, gitarra hartu eta abesteko asmoz bildu ziren Jalgi kafe-antzokian zenbait herritar.

Mikel Laboari agur esateko, edo hobeto esanda berak eginiko lan guztia eskertzeko asmoz elkartu ziren.
Aukeratutako abestien artean, besteak beste Herria eta hizkuntza, Pasaiako herritik, Txoria txori, Gure bazterrak, Ama hil zaigu, martxa baten lehen notak, Zure begiek, Izarren hautsa...

KANTUZ

...
Kantuz ehortz nezate, hiltzen naizenian,
kantuz ene lagunek harturik airian;
kartuz ariko zaizkitt lurrean sartzian;
kantuz frango utziko diote munduan,
kantuz har diten behi nitaz orhoitzian.