Lehengo igandean, azaroak 30, Donostiako Konstituzio Plazan, 12:15ean Lasarte-Oriako Udal Musika Eskolako Goiatz Irazabal eta Asier Eizagirre txistu ikasleek Donostiako Udal Txistulariekin batera kontzertua eskaini zuten.
Eguraldia lagun eta haize hotzari aurre eginez, goizeko 9:00etan diana jo zuten Donostiako Parte Zaharretik hasi eta Artzai Onaren elizara arte eta buelta. Gainera, Donostiako Maratoia zela eta, Boulevardean korrikalariak animatu zituzten biribilketa sorta bat joaz. Ostean, Konstituzio plazako kontzertuan Asierrek Tambouruin eta Kontradantza lanak jo zituen eta Goiatzek, aldiz, Nekazal Dantza eta Lantzeko Ihauteri dantza. •