Tomas Arruti eta Hibai Diezek prentsaurrekoan azaldu zutenez, "manifestua sinatu duten Euskal Herriko futbolari eta kirolariei babesa emateko era izango da. Herritarrok hainbatetan eskatu diegu horrelako pausuak eman ditzaten, orain, horren ondoren guri dagokigu, babesa eta atxikimena egitea."
"Euskal Herria internazional mailan ordezkatuko duen selekzioa nahi dugu, Eskozia, Taiwan eta beste estatu gabeko nazioak bezala. Gainera, Euskal Herrian ere adibideak badaude, EHSF, EH kickboxing edo pilota. Gaur egun posible denaren seinale, borondatea edukiz gero," adierazi zuten.
Ikurrinaren alde
Bestalde, egun horretan bertan, Bai Euskal Herriarik Leitzan ikurrinaren aldeko ekimena Geurea ikurrina eguna antolatu duela ere aipatu zuten.
Egun osoko egitaraua prestatu dute, herri kirolak, herri bazkaria, dantzaldi-erromeria, kale animazio eta kontzertuak, hau guztia Euskal Herriko nortasun ikurrak defendatzeko asmoz. Baina 13:00etan egingo den manifestazioa da hitzordu nagusia. •