“Eguberri ekologikoak” harrera ona

Txintxarri Aldizkaria 2008ko abenduaren 10a

Eguberri ekologiko baten alde jardunaldiak lehengo astean burutu ziren kultur etxean. Nahiz eta eguraldiak ez lagundu, Ingurumen, Kontsumo, Merkataritza eta Osasun saileko ordezkari den Gurutze Irisarrik hitzaldietara lasarteoriar ugari hurbildu zela adierazi digu.
Nekazaritza eta sukaldaritza ekologikoa, joko eta jostailuen kontsumo arduratsua eta Eguberriak ingurumenerako modu iraunkorragoan ospatzeko alternatibak erakutsi dituzte hitzaldietan eta Irisarrik azaldu digunez, “herritarrek programazioa gustuko izan dute.”
Alde teorikoa entzuteaz gain, nekazaritza ekologikoko produktuak dastatzeko aukera izan zuten herritarrek. Gainera, gerturatu zirenen artean produktu ekologikoak dituen saski baten zozketa egin zen, Mari Sanchez Iñigo herritarrari egokitu zitzaion. •