Gerriko beltza berria LOKEn

Txintxarri Aldizkaria 2008ko abe. 10a, 01:00

Azaroaren 30an, Iñaki Elizalde judokak gerriko beltza eskuratu zuen. "Guretzako beti da poz handia gure ikasleak gerriko beltza lortzen dutenean," adierazi digu Gorka Aristegi entrenatzaileak. 17 urte ditu Iñakik eta LOKEko entrenatzaileak azaldu digunez, "judoka batentzat prozesu bat betetzea da gerriko beltza eskuratzea." Era berean, Iñaki zoriondu eta entrenatzen jarraitzera animatzen du Gorkak. •