Iruñatik Lasarte-Oriara akrobaziak egitera

Txintxarri Aldizkaria 2008ko abenduaren 11

Zirika Zirkus taldeak Nik egin beharko saioa eskaini zuen lehengo ostiralean Jalgi kafe antzokian.
Loretxu Traketsu Iruñako pailazoak barre algarak sortu zituen ikusleen artean.
Lehenik jende artean eseri zen ikuslearen papera eginez, artista ez zetorrela eta, berak egin beharko zuela esan eta oholtzara igo zen. Globo batekin lorea eginez hasi zuen ikuskizuna. Publikoko jendea ere gonbidatu zuen berarekin parte hartzera eta hauekin akrobaziak eta depilazio saio bat egin zituen. •