Erritmo beroak Makulu Ken taldearen eskutik

Txintxarri Aldizkaria 2008ko abenduaren 11

Lehengo ostiralean, Kultur etxean, Xpressionk! eta Udaleko Gazteria sailak sinatutako hitzarmenaren barruan Makulu Ken talde lasarteoriarrak kontzertua eskaini zuen Manuel Lekuona kultur etxeko kafetegian.
Jende ugari hurbildu zen laukotearen kontzertua ikustera. Honek bere erritmo beroak eskaini zituen, musika beltzaren reggae, funk edo afrobeataren eragin handiko abestiak. Honela, dantza egiteko aukera izan zuten bertara gerturatu zirenek.
Ezusteko bat ere ekaini zuen laukoteak. Izan ere, Xabi (gitarra eta ahotsa), Unai (baxua eta koroak), Txus (bateria) eta Iñigori (perkusioa eta koroak) Eider eta Itsaso abeslariak batu baitzaizkie. Beraz, hemendik aurrera, Makulu Ken seikotea izango da. •