Errauskailuaren aurkako martxa

Txintxarri Aldizkaria 2008ko abenduaren 11

Lasarte-Oria Bizirik bihar errauskailuaren kokalekura burutuko den martxan parte hartzera animatzen ditu lasarteoriarrak.
Lasarte-Oriako martxa 10:30ean abiatuko da Okendo plazatik eta Zubietara egingo du. Bertan, Usurbilgo eta Donostiako martxak batuko zaizkio eta 11:30ean martxak aurrera jarraituko du errauskailuaren kokalekura arte.
Ibilbidean zehar, baserritar batek desjabetuko diren lurrak zeintzuk diren azalduko du. •