Honetarako, abenduaren 5eko bileran herritarrek eskatu zuten bezala, udaleko teknikoak, Jose Manuel Elicegi udal arkitektua, Ana Sanz obrak arloko arduraduna eta Borja Barrutiabengoa arkitektu teknikoa eta Hirigintza, obrak eta hirikudeaketako batzorde buru den Iñaki Mugika egon ziren bertan aurrera eraman diren ekintzak eta udalak dituen proiektuak azaltzeko, hala nola, Loidi-Barreneko edo Okendoko proiektuak.
Galderak eta erantzunak
Herritarren bidegorria, aparkalekuen arazoa, eskailera mekaniko eta igogailuak eta hiribusari buruzko galderak erantzun zituzten udaleko ordezkariek jarraian.
Esate baterako, Iñaki Mugikak hiribuseko zerbitzua Foru Aldundiko 2009. urteko aurrekontuan sartuko dela eta, beraz, Udalak epe ertainera zerbitzua martxan egotea espero duela aipatu zuen.
Ostean, gaia hauek eta Tokiko Agendaren planean dauden beste hainbat ekintza aztertu ziren lantaldeetan, baita proposamen berriak egin ere.
Bozkatutako ekintzak
Taldeek bere ideiak azaldu eta proposamenen bozketa egin zen. Era honetara, garraio publikoen eskaintza hobetzea, herriaren erdiguneko oinezkoentzat jartzea, ospitale-gunera autobus zerbitzua edo eskailera mekanikoen ordez aldapa mekanikoak ezartzea izan ziren bozkatuenak .•