Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Herritarrak errauskailuaren aurka agertu dira berriro ere. Larunbata goizean, euriari eta haizeari aurre egin eta lasarteoriar taldea Zubietara abiatu zen errauskailuaren aurkako mendi martxan parte hartzera. Usurbil, Donostia eta Zubietako taldeekin batu eta 150 bat pertsona errauskailua eraikiko den lurretaraino egin zuten bidea. Ibilbidean ingurunearen balio historiko eta naturala azaltzeaz gain, desjabetuko diren lurren eta errauskailuak behar dituen azpiegituren berri izan zuten. •