Euskal Herriko selekzioaren alde

Txintxarri Aldizkaria 2008ko abenduaren 15a

Bai Euskal Herriarik deituta hainbat lasarteoriar hurbildu zen larunbatean Okendo plazan egin zen Euskal Herriko selekzioaren aldeko ekitaldira. Selekzioko jokalarien testuari atxikitzeko aukera egon zen Okendon ezarri zen karpan eta talde argazkia egin zen. Antolatzaileek jakin arazi digutenez, 40 bat herritarrek sinatu zuten ekimenaren alde. Era berean, Ostadar erregionaleko mutilak bere atxikimena erakutsi zuten igande goizeko partidan, Euskal Herriko selekzioaren aldeko pankarta zelaira ateratzean. •