Benjaminen Topaketa

Txintxarri Aldizkaria 2008ko abenduaren 15a

Landaberri eta Sasoetako LH3 eta LH4 mailetako 25 haur bildu ziren ostirala arratsaldean Michelingo atletismo pistan egin zen benjaminen topaketan.
Luzera jauzia, 60 metro hesiak eta pilota jaurtiketa egin zuten ordu beteko saioan eta bat baino gehiagok bere trebezia erakutsi zuen korrika egiten edo saltoan.•