Haurrak paradisu galduan

Txintxarri Aldizkaria 2008ko abenduaren 15a

Animali eta landare ezezagunak, hiru haur galdu, dantza eta mugimendu komikoak eta, gainera, mundu dibertigarri eta zirraragarri horretan guztia eraldatzen da. La Dinamica dantza taldeak, Animaliak saioari esker, paradisu galdu batean murgildu zituen Manuel Lekuona kultur etxera hurbildu ziren haur eta gurasoak. Bukaeran eskaini zituzten txaloak emanaldia gustuko izan zutenaren seinale. •