Kultur etxeko kafetegiaren ustiaketa

Txintxarri Aldizkaria 2008ko abenduaren 15a

Udal eskaintza
Gazteria eta Festetako sailak eta Xpression kultur elkarteak sinatu duten hitzarmenaren ondorioz, Manuel Lekuona kultur etxeko kafetegian hamabostean behin, ostiraletan, kontzertuak eskainiko dituzte, arratsaldeko 20:00etan. Ekimen honen bidez, kafetegiko zerbitzua ustiatzeko aukera dute herriko irabazi asmorik gabeko taldeek. Orain artean, institutuko ikasleek ustiaketaren ardura hartu duten arren, Gazteria eta Festetako sailak herriko taldeei zabaldu nahi die eskaintza hau: "ekimen honen bidez, kafetegiko zerbitzuarekin lortzen den diru-sarrera ardura hartzen duen taldearen helburuetan laguntzeko izango da".
Kafetegiko ustiaketan interesa duten taldeek instantzia baten bidez egin behar dute eskaera, udaletxean. Aurkezten diren eskaeren arabera egunen banaketa egingo dute. •