Musika Eskola
Bihar, Gabonetako giroa nagusi izango da Manuel Lekuona kultur etxeko aretoan. Izan ere, Lasarte-Oriako Musika Eskolako ikasleek Gabonetako kontzertua eskainiko baitute. Arratsaldeko 19:00etan hasten den emanaldian garai eta estilo desberdinetako Gabon abestiak entzungo dira, hala nola, Haur eder baten bila edo Jingle Bell. Ikasleez gain, Alboka Txiki abesbatza eta Aitor Tejedorrek ere parte hartuko dute Gabonen iragarpen kontzertuan. •