Udalak gidariei ardura gehiago eskatzen die

Txintxarri Aldizkaria 2008ko abenduaren 15a

Udaletik igorri dutenez, azken aldi honetan zenbait hiritarren kexuak jaso dituzte auto gidarien ohitura txarren inguruan. Batetik, gaizki aparkatutako kotxeek oinezkoak arriskuan jartzen dituzte errepidea pasatzeko garaian ikustespena oztopatzen dutelako. Bestetik, gidari askok semaforoa laranja edo gorria dagoenean pasatzen dira oinezkoren bat harrapatzeko arriskuarekin. “Antzeman dugu ere, zenbait aparkamenduetako irteeretan, erosotasunez, autoak kontrako zentzuan irteten direla, parez pare datozenentzako arriskuarekin”. Hau guztia dela eta, udalak gidariei ardura gehiagorekin gidatu dezaten eskatzen die.•