Etxean nola konpostatu

Txintxarri Aldizkaria 2008ko abenduaren 15a

Ingurugiro, Kontsumo eta Osasun Departamentuak San Markoseko Mankomunitatearekin batera autokonpostajeari buruzko hitzaldia antolatu du. Saioa hilaren 17an, asteazkenean, 19:00etan Villa Mirentxun izango da. Albert Piqué gaian adituak autokonpostajeari buruz arituko da: hondakin organikoak ongarri bihurtzearen prozesuaz, bere gauzatzeaz eta konpostak landareak eta baratzak elikatzeko duen aprobetxamendua zertan den azalduko du.