Ludotekako haurren oparia Olentzerori

Txintxarri Aldizkaria 2008ko abenduaren 15a

Amaraun Ludotekako haurrek ikasturteko lehenengo hiruhilabete honi bukaera emateko ekintza berezia prestatu dute, Olentzerori oparia.
Horretarako, larunbatean Larraulera egin zuten txangoa Ludotekako 4 urte baino gehiagoko 25 bat haurrek.
Bertan, Aitor Atxegaren estudioan, bi abesti grabatu zituzten elkarrekin Hator, hator eta Alaken. Estudiora sartu baino lehen sorpresa ederra izan zuten haurrek. Izan ere, Ezti eta Lur Amaraun Klubeko lagunak eta Jokin Ayerregarai atean zai baitzituzten.
Pilar Bermejo Ttakuneko aisia arduradunak aipatu digunez, “primeran pasa zuten haurrek Ezti et Lurrekin. Haurrek oso ongi abestu dute eta horrek grabaketa erraztu du. Pena eguraldi kaxkarra izan dugula txangorako. Gainera, eskerrak eman behar dizkiogu Aitor Atxegari egin duen lanarengatik.”

Bertso tailerreko hizkiak

Baina ez pentsa Ludotekako haurrek ohizko gabon kantak grabatu dituztenik. Bai zera. Abesti hauek hizki berezia dute.
Amaraun Ludotekan egiten diren ekintzen artean bertso tailerra dago eta honetan haurrek Jokin Ayerregarairen laguntzaz Hator, hator eta Alaken abestien hizkia moldatu eta bertsio berriak prestatu zituzten grabaketarako. Adibide gisa, ondoan ezarri dugun Hator, hator abestia.
“Abestiak grabatu behar genituela esan genienean, haurrak txundituta geratu ziren”, aipatu digu Pilik.

Olentzeroren etorrera

Honela, abenduaren 24ean Olentzeroren etorrera jaialdian Amaraun Ludotekako haurrek bi abesti hauek eskainiko dizkiete opari gisa Olentzerori. Bere gustuko oparia izatea espero dute guztiek. •