Jon Tecedor lasarteoriarrari omenaldi txikia egin nahi izan diote Zizurkilgo Kirol Astean. Larunbatean izan zen, Zizurkilgo Intxaur frontoian burutu zen 12 orduz kirolean ekimenaren baitan. Jon Tecedorren senideak Zizurkilera hurbildu ziren omenaldiarekin bat egitera.
Bertan, Lasarte-Oriako kirolariarekin batera aritzen ziren Zizurkilgo halterofilia taldeko kideek, pultsulariak eta pultsulari ohiek, zein Euskal Herriko Halterofilia taldeko kirolariek Jonen omenezko "altxada" bat egin zuten.
Honetaz gain, Naroa Gerestak bere omenezko bertsoak abestu zituen eta Aimar Irigoien eta Telleria anaiak, harria jasotzen, markak hobetzen saiatu ziren. •