Katekesiko haurren Gabonetako jaialdia

Txintxarri Aldizkaria 2008ko abenduaren 17a

Zumaburuko Arantzazuko Amabirjinaren eliza azpiko aretoan katekesiko haurren jaialdia antolatu zen asteartean. Bertan, antzerkia, solidaritatea eta haurren ahotsen alaitasuna batu zen guztiei gabon zoriontsuak desiratzeko.
Lehenik haurrek Errege Magoen desagertzea antzezlana eskaini zuten. Honetan, Gabonen zentzu erreala gogora arazi nahi izan dute, kontsumismoa alde batera utzirik.
Era berean, duela urte batzuetatik hona egiten den antzera, proiektu solidario baterako diru-bilketa egin zen. Oraingoan, Gineako herrixka den, Batan dagoen umezurztegirako laguntza izan zen.
Jaialdiarekin bukatzeko, haur guztiek Gabon abestiak kantatu zituzten gitarren laguntzaz.•