Beñat Elizalde Euskadiko txapeldun

Txintxarri Aldizkaria 2008ko abenduaren 18a

Larunbatean Amurrion lehiatu zen Senior mailako Euskadiko Txapelketan eta Beñat Elizalde garaipena lortu zuen hiru konbate irabazi eta gero.
Gorka Aristegi entrenatzaileak jakin arazi digunez, urtarrilaren 11an Espainiako Fase Sektorean parte hartuko du sailkapena lortzeko.

Infantilen sailkapena

Bestalde, igandean infantil mailako Gipuzkoa Txapelketarako klasifikatoria jokatu zen Hernanin.
LOKEko judoka gazte guztiak primeran aritu ziren eta guztiek sailkapena lortu zuten LOKEKo entrenatzaileak azaldu digunez. •