Pilotaren festa handia abenduaren 28an Buruntzaldean

Txintxarri Aldizkaria 2008ko abenduaren 18a

Buruntzape elkartea Buruntzaldeko pilota eskolekin lanean aritzen da, pilotarien teknifikazioa landu eta errendimenduzko entrenamenduak egiteko. Baina ez da guztia lana, abenduaren 28an igandea, Buruntzaldeako pilota jaialdia antolatu baitu elkarteak.

500 bat pilotarik, alebinetatik afizionatuetara, jokatuko dituzte Buruntzaldeako herritako frontoi desberdinetan, abenduaren 28an, antolatu diren pilota partidetan.
Lasarte-Orian infatil mailako eskuzbinakako 10 partida jokatuko dira Okendoko frontoian, Michelineko frontoian PINa egongo baita, eta euria egingo balu, Oriakoan.
Kirolaren ondoren, bazkaria antolatuko dute Hernaniko Otsua-Enea sagardotegian.

Profesionalen partidak
Arratsaldeko 17:30etan Hernaniko frontoian profesionalen partidak egongo dira. Lehenengo norgehiagokan Saralegi-Oteiza eta Mendizabal I-Argote arituko dira eta bigarrenean, berriz, Olaizola II-Mendizabal II eta Berasaluze VII-Begino.
Partidako sarreren prezio 30 eurotakoa eserita eta 15 zutik dira eta Lasarte-Orian Gure Etxean eta Aldatzekua tabernan eskuratu daitezke.
Jaialdia antolatzeko Buruntzaldeako Udalen, pilota eskolen eta Asegarceren laguntza izan du Buruntzape elkarteak. •