Barre-algarak Muntteri euskaltegian

Txintxarri Aldizkaria 2008ko abenduaren 19a

AEKko Muntteri euskaltegian, asteazkenean, barrez lehertu ziren. Izan ere, barreterapiako saio batean parte hartzeko aukera izan zuten. Nagore Vazquez AEKra gerturatu zen euskaltegiko ikasleekin barreterapia saioa lantzeko. Aurreko hiru saioetan ekimen honek ikasleen artean izan duen harrera ona ikusita, euskaltegiko arduradunek Nagoreri berriz deitzea erabaki dute. "Ikasleek ederki pasatzen dute", dio euskaltegiko irakasleak. Beroketa eta arnasketa ariketa batzuk egin ondoren hasi zen hoberena, barre-algarak.•