Gabonak aste bete aurreratu dira eta errudunak Lasarte-Oriako Musika eskolako ikasleak izan dira. Asteartean, estilo desberdinetako Gabon abestiek egun berezi horietako giroa ekarri zuten Manuel Lekuona Kultur etxeko aretora. Haur eder baten bila, A la nanita nana, Let it snow edo Jingle Bells eta instrumentu anitz eta berezien doinuak, bihuela, tiorba edo tronpeta hirukotea esate baterako, helburu bakarrarekin Gabonetako alaitasuna eta izpiritua Lasarte-Orian zabaltzekoa. Horretarako, gainera, bukaeran, ikasle guztiek ikusleekin batera Oiloak kanta kantari abestu zuten. •