Gabonetako kontzertua

Txintxarri Aldizkaria 2008ko abenduaren 19a

Bihar Gabonetako kontzertua eskainiko dute Alboka abesbatzak eta Alboka Txikik, Donostiako Txepetxa abesbatzaren laguntzaz, arratsaldeko 20:30ean Manuel Lekuona kultur etxeko aretoan.
Hainbat herrialdeetako Gabon abestiak entzun ahalko dira emanaldian, hala nola, euskal abesti herrikoiak diren Ator-ator, Olentzero, Zergatik geldi zera, Birgina maite edo White Christmas amerikarra eta ohiko Adeste Fideles. •