Manuel Lekuona kultur etxean urtarrilak 13tik ekainak 18ra zura taila ikastaroa antolatu da.
Astean 5 ordu egingo dituzte astearte eta ostegunetan banatuta eta bi ordutegi desberdin eskaintzen dira, bata 15:00tatik 17:30tara eta, bestea, 17:30tatik 20:00etara. Hauetako ordu bakoitzean 12 ikasle egongo dira.
Kultur etxetik jakin arazi digutenez, ikastaroa 15 urtetik gorako guztiontzat zabalik dago.
Izena emateko epea abenduaren 22an hasi eta urtarrilaren 9ra arte izango da eta lekua Gazteen Informaziorako Udal Bulegoa (Manuel Lekuona Kultur Etxeko hirugarren solairuan) astelehenetik ostiralera 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00tara.
Beharrezko dokumentazioa E.N.A.ren fotokopia, karnet tamainako argazkia eta behar bezala betetako izen-ematearen fitxa.
Matrikularen zenbatekoa erroldatuentzat 103,70 eurotakoa da eta 172,60 erroldatu gabeentzat. €