Zentro Zibikoko arduradunek Lasarte-Oriako emakume guztiak gonbidatzen dituzte, antolatu dituzten Gabonetako Jardunaldietan parte hartzera.
Abenduaren 15etik 30era ikasturtean zehar egindako eskulanak, ehoziriak eta jostun lanak ikusgai egongo dira. Gaur bertan, ikasturte bukaerako merienda egingo dute 17:00etan.
Datorren astelehenean, abenduaren 22an, Ormazabal lore-dendakoek mahaia apaintzeko hainbat ideia proposatuko dituzte. Ikastaroaren prezioa 15 eurotako da eta ikasleek bertan landutakoa etxera eraman ahal izango dute. Hurrengo astelehenean, abenduaren 29an, Mani´s ile-apaindegiko Adelak makilatzeko ikastaroa eskainiko du goizeko 11:00etatik 12:00ak bitartean.
Jardunaldi hauetan interesa duenak edo Zentro Zibikoari buruzko informazio gehiago nahi duenak 943 363 958 telefono zenbakira deitu dezake bulego orduetan. •