Adarra kaleko etxeak botatzen

Txintxarri Aldizkaria 2008ko abenduaren 19a

Loidi-Barren eta Sasoetako hirigintza proiektuak aurrera darrai. Horren erakusle, Adarra kaleko 2 eta 4 zenbakiko portalak zeuden eraikuntza zaharraren eraistea dugu.
Lehengo astean, etxebizitzan geratzen ziren egurrezko eta metalezko elementuak atera zituzten langileek. Herenegun makinak sartu ziren eta, argazkian ikusi daitekeen bezala, etxe erdia bota dute dagoeneko.
Eraistearen ostean, Loidi-Barren eta Sasoetako hirigintza proiektuaren arabera, lur eremu horiek lorategi bihurtuko dira. •