Gaur egin duen giro bikainak lagunduta, giro ezin hobea izan da eguerdian Okendon, Santo Tomas egunean.
Patxi Etxeberria, Ane Labaka eta Beñat Iguaran bertsolariak saioa eskaini dute eta ondoren Amalur trikitixa eskolako musikariek giro bikaina jarri dute. Ez da falta Santo Tomasetan ohikoa den txerria. Eguerdi aldera, Amalurreko txistulariek lagunduta, Erketzeko dantzariek eta inguratu diren guztiek muxikoak dantzatu dituzte. Giro eder horrekin, askok eta askok kostata alde egin dute bazkaltzera.•