Erregeen magia haurren zoramenerako

Txintxarri Aldizkaria 2008ko abenduaren 31

Etxez etxe opariak uzteari ekin aurretik Meltxor, Gaspar eta Baltasar Errege Magoen eta euren laguntzaileen bisita izan genuen Errege egun bezperan. Goizean, erregeen laguntzaileak Okendon izan ziren txikienen gutunak jasotzen; Errege Magoak, berriz, arratsaldeko 18:00etan abiatu ziren Oriatik, zakuak opariz beterik zituztela. Txikienen lilura artean herria zeharkatu zuten eta mojei bisita egin ostean Jesus haurra bisitatu zuten San Pedro elizan. Okendon haurren gutunak irakurri ondoren Zaharren Egoitzara jo zuten, eta handik opariak banatzera.•