Txintxarri
Michelin zikloturismo taldea zena, duela hamaika urte, gutxi gora behera, izenez aldatu eta LOKE izatera pasa zen. Azkenik, 2007ko abenduan taldea desegin zen.
“LOKE hasi zenean 32 txirrindulari zeuden taldean, azkeneko urtean nahiz eta 22 izan, igandeetan gutxi batzuk biltzen ginen” azaldu digu Joxe Mari Irazustabarrenak, LOKE ziklkoturista taldeko arduradun ohiak. Eta zera atxiki du, “hasieran gustora ibiltzen ginen eta jende dezente biltzen zen errepidera, baina jendea hoztu edo egin da”.
Joxek azaldu digunaren arabera, borondate gutxi ikusi du, gazte jendean batez ere. Txirrindan ibiltzera ateratzen zirenean, “jende gutxi ibiltzen ginen, familia, konpromezua zela,... eta asko, gainera, kontrolak kontuan izan gabe”, aitortu digu.
Honen adibide gisa, zera esan digu, “denboraldi bakoitzean 31 kontrol irteera egiten zituen taldeak. Kontroletako %100era ez da 2007an inor iritsi eta %15era 4 besterik ez”.
Ordezkorik ez aurkitu
LOKEren desegiteari buruz galdetu eta “28 urte egin ditut, lehenik Michelingo taldean eta gero LOKEkoan. Hainbeste urte egin ostean, laguntzarik aurkitu ez dudanez, desanimatu edo aspertu naizela esan daiteke ”, esan digu Joxek. “Beno hasieran, lehenengo bi urteetan edo Federicoren laguntza izan nuen, baina geroztik ez dut laguntza askorik izan”, atxiki du segidan.
Irazustabarrenak taldeko arduradun izateari utziko ziolaren berri eman zien txirrindulariei azaroan. Ondoren bilerak egin ziren ordezkoa aurkitzeko. Era berean, elkarlaguntza sustatu nahi izan zen, hiruren artean taldea antolatu zezaten. Baina, honek guztiak ez zuen fruiturik eman eta urte bukaeran LOKE zikloturista taldea desegin zen.
Joxe Marik aitortu digunez, pena handia eman zien guztiei, bai gazteei, baita taldean hasieratik daramatzatenei ere.•