Olatz Flores eta Arantxa Izagirre LIII Donostiako Krosseko podiumean

Txintxarri 2008ko abenduaren 31

Eguraldia lagun, Donostiako Hipodromoa pixkanaka jendez bete zen lasterketa nagusiak ikusteko. Baina aurretik, bi ordu eta 45 minutu lehenagotik, beste lasterketak ikusteko aukera egon zen, hala nola, lasterketa herrikoia, edo junior, jubenil, kadete, infantil eta alebin mailakoak. Giro aparta egon zen lehiaketan zehar.
Honetaz gain, lasarteoriatar ugari ikusi ahal izan genituen Hipodromoan, bai harmailetan, baita pistan. Azken hauek bere klubeko kamiseta edo, lasterketa herrikoian antzera, bakoitzarena soinean jantzirik.

Lasarteoriatarrak
Honela, aipatzekoak dira bi lasarteoriatarren lehiaketa, Olatz Flores eta Arantxa Izagirrerenak. Olatzek lehenengo postua eskuratu zuen infantil mailan eta Arantxa Izagirre LOKEko atletak hirugarrena beteranoen mailan.
Bestalde, LOKEko gaztetxoek ez zuten zorte onik izan eta Unai Imaz, Aitor Arrieta, Leire Amiano, Itoitz Rodriguez, Saioa Olasagasti eta Maria Eugi saririk gabe joan ziren etxera.

Afrikarrak nagusi
Helduen mailan, Sergey Lebidek gripeak jota egin zuen korrika eta ezin izan zion afrikarren erritmoari eutsi. Nahiz eta saltoak lasterketaren zailtasuna areagotu zuen, azkeneko metroak izan ziren erabakiorrak. Kiprono Menjo keniata, Thomas Longosiwa keniata eta Cuthbert Nyasango etiopea izan ziren podiumean.
Emakumeen mailan, Marta Dominguez ere afrikarren nagusitasuna jasan zuen lehenengo metroen ostean. Lehen postuaHayley Yelling britaniarrak eskuratu zuen, bigarrena Zakia Mhristo tanzianarra eta Liz Talbot Yelling britaniarrak hirugarrena.•