Txantaia eta presioak

Txintxarri 2008ko abenduaren 31

Hori da Lasarte-Oriako Michelingo Enpresa Batzordeak asteazkeneko kontzentrazioarekin salatu nahi zuena. Dirudienez, Enpresak abenduan onartutako plana “presio eta txantaia” bidez martxan jartzen ari da. Izan ere, urtarrilaren 25ean Michelinek bi langilei txantaia egin ziela salatu nahi dute. “Lehenik bidegabeko kaleratzea (45 egun urteko) eskaini zien eta geroago, hauetaz kupidatzen zelaren papera eginez, borondatezko baja (60 egun urteko) onartzera behartu zituen”, dio Batzordeak.•