Mikel Ponga eta Andoni Aizpuru Espainiako Txapelketa absolutuan hamar onenen artean

Txintxarri 2008ko abenduaren 31

Espainiako Txapelketa absolutua urtarrilaren 27, igandean, jokatu zen eta bi lasarteoriatar lehiatu ziren urrezko domina lortzeko, Usurbilgo Judo Klubeko Andoni Aizpuru eta Mikel Ponga.
Andoni Aizpuruk bederatzigarren postua eskuratu zuen, nahiz eta txapelketa eskuratzeko aukera handiak izan. Tamalez, bigarren borrokan ukalondoa mindu eta lehia utzi behar izan zuen.
Pongaren kasuan, iazko postu bera lortu zuen, bosgarrena. Lasarteoriatarrak 6 borroka egin zituen eta hauetako bi galdu zituen. Ez zen bere egunik onena izan. Hala ere, hirugarren postua lortzeko zorian egon zen. Baina penalizazioa izan zuen luzapenean eta eskuetatik ihes egin zion.
Orain Usurbilgo Judo Klubeko bi judokek taldearekin batera liga nazionalean jarriko dute gogoa.•