Udal Batzarrak 2007. urteko urriaren 26an, azaroaren 8an eta abenduaren 14ean egindako bilkurei dagozkien aktak onestu zituen.
Bigarrenik, Zabaleta-Berriko plan partzialaren testu bategina onestu zuten. Bertan, Zabaletan 302 etxebizitza eraikitzea aurreikusten da - 202 babes ofizialekoak, 24 salmenta librekoak eta 76 familia bakarrekoak-. EAE-ANVko 3 zinegotziek abstenitu ziren eta gainerako zinegotziek alde bozkatu zuten -8 PSOE, 1 LOHP, 1 EA, 1 EAJ, 1 PP-, Ezker Batuako Ricardo Ortega eta Estitxu Alkorta jeltzalea lan kontuak zirela eta ezin izan zuten osoko bilkuran egon.
Bestetik, Kotxeraseko garapen plangintza jasotzen duen dokumentua puntualki aldatzeko onespena bozkatu zuten. Hau da, Kotxeraseko eremuan eraikiko diren etxebizitza kopurua %20an gehitzea jasotzen du dokumentuko aldaketa honek. "Ahalik eta etxebizitza gehien egiteko asmoz eraman da aurrera Arau Subsidiarioen aldaketa puntual hau. Horrela, etxebizitzen kopuruak gora egiten du eta babes ofizialekoak irabazten dira", dio hirigintzako komisioan bozkatu zuten dokumentuak.
Bozka horrela geratu zen: EAE-ANVko zinegotzeik kontra, "Herrian etxe gehiegi eraikitzen ari direlako", eta gainontzekoek alde bozkatu zuten. Hala ere, EAJko zinegotziak, Iradik, Kotxeraseko babes ofizialeko etxeak noiz egingo diren leporatu zion Alkateari.
Ana Urchuegiak bozkaren ondoren emandako erantzuna: "Daukagun etxebizitza beharraren aurrean, gehiegi eraikiko direla esatea ez dut ulertzen" eta Iradik leporatutakoari erantzunez: "Araudi-Subsidiarioak betetzeko epea 10 eta 15 urte bitartekoa da eta Kotxerasekoa duela 3 egitea erabaki zen. Beraz, egin egingo da eta denboraz garaiz gabiltza".
Hala ere, aldaketa puntual hori Eusko Jaurlaritzara bidali ondoren, osoko bilkuran behin-betiko onartu beharko da.•