Mobilizazio lasaia eta urria

Txintxarri 2008ko abenduaren 31

Ostiralean Ezker Abertzaleak deitutako manifestazioa egin zen gure herriko kaleetan zehar. Bere helburua euskal gazteriak azken hilabeteetan jasan duen jarraipena eta atxiloketak salatzea.
Hala ere, deialdiak erantzun gutxi izan zuen. Izan ere, hirurogei bat pertsona batu baitziren Gazte eta aske irabazi arte leloa zuen mobilizaziora.
Okendon plazan hasi eta bukatu zen manifestazioa lasaia izan zen eta ez zen istilurik sortu. Ibilaldian zehar ekitaldian parte hartu zutenek independentzia, sozialismoa eta gazteriaren aldeko leloak oihukatu zituzten.•