Ikarragarrizko bigarren zatia

Txintxarri 2008ko abenduaren 31

Areto-futbola, I. maila
isu leihoak 2
aldaz h.k. 2

Isu leihoak Francisco Javier Perez, Roberto Garcia, Ander Calvo, Jose Manule Sanchez Rubio eta Oscar Calvo -hasierako bostekoa-. Mikel A. Goñi, Mikel Bernabe eta Eneko Molina.
aldaz h.k. Josu Lopez, Iñigo Jaka, Roberto Perez, Oscar Garcia eta Igor Vaquerizo -hasierako bostekoa-. Urtzi Azpiroz, Carlos Garcia, Arez Gonzalez eta Jose Antonio Garcia.
Golak 1-0, Mikel A. Goñi. 2-0, Oscar Calvo. 2-1, Carlos Garcia. 2-2, Roberto Perez.

Derbia izan genuen areto futboleko I. mailan eta partida zirraragarria izan zen.
Lehenengo zatia parekatua izan zen. Nahiz eta Aldaz lasai jokatzen saiatu, erritmo bizia ezarri zion ISUk partidari.
Biek izan zituzten aukerak garbiak, baina jaurtiketak bai hondoko marratik, bai atezainaren eskuetara joaten ziren.
Honela,aukerak ate barrura sartzen ez zirela ikusiaz, urduritasuna jokalariez nagusitzen joan zen, ika mikak ugari egon ziren beraien artean eta Aldazek ia bere atean sartu zuen gola. Hala ere, atsedenaldira husnako berdinketarekin joan ziren markagailuan.
Bigarren zatia, jokoak berdin jarraitu zuen, erritmo azkarra ezarri zen eta defentsa lan handia egin zuten bi taldeek. Baina ISUk Aldazen defentsen huts batez baliatuz kontra batean ongi prestatutako gola egin zuen.
Orduan, Aldazeko jokalariak ez zuten amore eman eta berdinketa lortzeko jokalari bat atezain lanetan jarri zuten.
Tamalez, eraso batean atea bakarrik geratu. Rubiok jaurtiketa luzea egin eta baloiak zurtoinean jo ostean, Oscarrek lasai sartzeko aukera izan zuen.
Orduan Aldazeko jokalariak behin eta berriro saiatu ziren eta azkenean, Carlosek, aldaratze ugariren ostean, gola egin zuen.

Zirrara handia
Baina baloia erditik atera eta ISUK aprobetxatu ez zuen aukera garbia izan zuen partida irabazteko. Oraingoan ere, urduritasunagatik ika mikak sortu ziren jokalarien artean, eta baita epailearekin ere.
Azkeneko minutura arte ez zen berdinketa iritsi. Lehenengo golaren antzera, alderatze baten ostean, Robertok egin zuen Aldazi puntua emango zion gola.•