Urtarrilean TXINTXARRIn iragarri genuen bezala, Okendo Zinema Taldea berriro hasi da martxan eta hamabostean behin filmak eskainiko dituzte kulturetxean.
Orain hogei urte jarri zen martxan zine kluba, baina urteekin poliki-poliki ikusle kopurua jaisten ari zela eta bertan behera uztea erabaki zuen udalak eta orduan taldea desegin zen. Baina zinezale batzuk, ostegunero biltzen zirenak kulturetxean, ez zuten nahi modu horretan geratzea zine klubaren egitasmoa eta proiektuari berriro heldu zioten.
Lortu dute, hiru urte badira OZTaldeak programatutako filmak proiektatzeari utzi ziotenetik, baina ostegun honetan berreskuratuko da. Eskainiko duten lehenengo filma Candida izango da, eta hurrengoa Factotum.
Proiekzioen eguna eta ordutegia ez dira aldatu, ostegunetan 22:00etan izaten jarraituko du. Sarrera lau eurokoa izango da.•