Sara Renteria B sektorean lehenengoa uztai lanean

Txintxarri 2008ko abe. 31a, 01:00

Txintxarri

Lehengo igandean, otsailak 9, gimnastika erritmiko eskolarteko B sektoreko txapelketa antolatu zen Hernaniko kiroldegian. Lasarte-Oriako Kirol Elkarteko ordezkariak diren Sara Renteria kadetea eta Maitane Alcorta infantila bertan egon ziren, .
Bi gimnastek, bakoitzak bere mailan, uztai lana egin zuten. Eta Sarak lehenengo postua eskuratu zuen, Maitanek, aldiz, hamaseigarrena.
Honela Sara Renteriak 2007aren antzera garaipenarekin ekin dio hasi berri den denboraldiari. Ea Gipuzkoako txapelketako finalerako txartela eta iaz ehunen bakar batengatik irabazi ez zuen urrezko domina eskuratzen duen.•