Euskara ikasteko... Ipuin klasikoen lehiaketa AEK Muntterin

Nerea Eizagirre 2008ko abenduaren 31

Nola jarraituko zenukete ipuin klasikoa? Noizbait pentsatu al duzue ipuinen hala bazen edo ez bazen, sar dadila kalabazan eta atera dadila Lasarteko Plazan ez dela ipuinaren bukaera? Ba AEK Muntteriko hamaika ikasleek bere irakaslearen laguntzaz jarraipena eman diete txikitan entzundako istorio klasikoei, hala nola, Loti Ederra, Edurne Zuri eta zazpi ipotxak edo Txanagorritxu. Baina ez hori bakarrik, jarraipen onena zein zen jakiteko, lanak euskaltegiko horma batean itsatsi eta beste gelen epaia izan dute. Erabakia asteazkenean jakin zuten, Txingurri ezizeneko ikaslea izan da irabazlea. Ostean, irakasle eta ikasleekin solasean egon ginen lehiaketaren berri jakiteko.

AEK Muntteri euskaltegiko ikasleek gogor egiten dute lan euskara ikasteko. Baina lana egitea ez da beti hiztegia, irakurketak edo hain ikas errazak diren aditzak lantzea. Horregatik, 5. urratseko hamaika ikaslek idazketa lehiaketa burutu dute, gaia ipuin klasikoen jarraipena.
Guztia ipuin klasikoen gaia jorratu ostean sortu zela azaldu digu irakasleak, “Ipuin klasikoak landu genituen eta horietako baten jarraipena bideoa ikusi genuen. Orduan, pixkanaka denon artean ideia sortzen joan zen eta azkenean emozioa pizteko eta gogoz egiteko lehiaketa antolatu genuen”.

Erreportajea osoa ikusi nahi baduzu, klikatu hemen.