Kometa hegaldia alebinen kirol sustapeneko saioan

Txintxarri 2008ko abenduaren 31

Alebinen kirol sustapeneko haurrek kirolak probatzen jarraitzen dute. Oraingoan kometen txanda izan zen.
Michelingo frontoian Airez Gipuzkoako kometa elkarteko lagunek korda bateko eta biko indoor kometak hegatzen erakutsi zieten.
Kometa hauek bereziak dira eta haizerik ez dagoen lekuetan erabiltzen dira. Ondorioz, kometazalea mugitu behar da hauek hegan mantendu eta akrobaziak egiteko.
Haurrak gogor saiatu ziren kometak airean mantentzen eta soka bakarrekarekin ez zuten arazorik izan,bi kordakoekin, ordea lan handia izan zuten bai aireratzean, baita hegan egiterakoan ere.•