Gaurtik aurrera Udaleko Gazteria eta Festetako saila Gazte Txartela Munizipala egiten hasiko da. Dokumentu berri honek beherapenetarako aukera emango die 14 eta 30 urte bitarteko lasarteoriatarrei Udalak berak antolatzen dituen ekintza eta zerbitzuetan. Gazteria eta Festetako saileko lehendakariak, Jesús María Zaballosek, adierazi duenez, “helburua ekintza horietako parte hartzea erraztu eta sustatzea izango da. Eta inolaz ere dirua ateratzea”.
Zaballosek azaldu duen moduan, "txartela 14 eta 30 urte arteko gazteentzako zuzenduta dago, izan ere, bitarte horretan hasten gara gazteak gure lehen lanean edo lehen ardurak hartzen. Iniziatiba honekin udal zerbitzuetaz gozatzen jarraitzeko aukera eman nahi diegu".
Onurak
Horrela, %10ko deskontua izango dute zenbait zerbitzu munizipalek beren prezioetan. Besteak beste, udal kirol zerbitzuetan -bakarkako urteko abonuan, haurren eta helduen igeriketako ikastaroetan, mantentzeko gimnastikako, aerobikeko eta fitnesseko jardueretan, ahalmen-urritu psikikoentzako jardueretan-, Emakumeen Zentro Zibikoan, Pertsona desgaituentzako aisiako eta astialdiko Kluban, Udalaren Musika Eskolan, Udal Euskaltegian eta jarduera kulturaletan - zinemarako sarreran, ikuskizunetan etab-.
Tramitazioa
Gazte Txartela Munizipala lortzeko bi baldintza bete beharko dira: Lasarte-Orian erroldatuta egotea eta 14 eta 30 urte bitarte izatea, biak barne.
Dokumentua Gazteentzako Informazio Bulegoan egin ahal izango da, Manuel Lekuona kultur etxeko hirugarren pisuan, astelehenetik ostiralera 11:00etatik 13:00ak bitartean eta 17:00etatik 20:00ak arte. Edozeinek egin dezake tramitazioa, baina beherapena ezartzeko txartelaren jabeak aurkeztu beharko du.
Txartela egiteko NAN aurkeztu beharko da eta 5 euroko tasa ordaindu. Honek eskubidea emango dio titularrari txartela eduki eta erabiltzeko 31 urte betetzen dituen egunera arte. Aipatutako kopurua behin besterik ez da ordainduko eta ez da bestelako kuotarik izango. Txartela galdu edo apurtzen den kasuetan, 5 euroak ordaindu beharko dira berria egiteko.
Eta Xabier Goitiak, azpimarratu nahi izan zuen, “txartel honek ez duela eragin erretrospektiborik. Bestetik, txartela edozein arrazoirengatik dagoeneko Gizarte Zerbitzuen bidez beherapen edo hobariak dituzten gazteen kasuan, txartel honek suposatzen duen %10ko beherapena ezin izango zaio gehitu”.
Ekimen aitzindaria
Ana Urchueguiak prentsaurrekoan azpimarratu nahi izan du ekimen hau Gipuzkoan aitzindaria dela, izan ere, “Gipuzkoako lehen Udala gara Gazte Txartela martxan jartzen duela. Ekimen hau oso garrantzitsua da herrian 3.162 gazte baitaude txartelaren erabiltzaile izan daitezkenak. Bataz bestekoa egin ondoren, Udalak urtean 20.000 euro gutxiago jasoko dituela aurreikusi dugu, beraz, Udalarentzako esfortzu garrantzitsua da”.
Gainera, udal zerbitzuetaz gain aurrerantzean herriko dendetara zabaldu nahi da eskaintza, “herriko jarduera ekonomikoa sustatu nahian”.•