Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Emakume homosexualak historian izenburupean aurkeztu zuten ostiralean Zentro Zibikoan datozen egunetan zintzilikatuta egongo den erakusketa. Aurkezpenean Gehitu eta Udaleko ordezkariak egon ziren. Erakusketak emakumeen sexualitatea bistaratzea, egungo eta ondorengo belaunaldietako emakumeak informatzea eta hezitzea du helburu. Erakusketa gaurtik 17a bitartean ikusgai izango da zentroa irekita dagoen ordutegian.•