Zuhaitzak protagonista

Txintxarri 2008ko abenduaren 31

Asteazkena martxoaren 12an Landaberri ikastolako 67 haur eta Sasoeta-Zumaburu ikastetxeko 26 haur Buruntza mendiaren magalera joan ziren zuhaitzaren eguna ospatzeko. Zuhaitzaren eguna urtero ospatzen da eta Sanitateko, Kontsumoko, Merkataritzako eta Ingurumeneko Batzordeak antolatzen du eta udaletik ordezkari gisa, Gurutze Irisarri Batzordeko teknikaria izan da. Bertan 75 zuhaitz landatu zituzten, gutxi gora behera erdia lizarrak eta beste erdia bertako haritza. Ostirala martxoaren 14ean helduen txanda izango da eta orduan ere beste horrenbeste landare landatuko dituzte.